Oroimenaren Egunarekin bat egingo du Irungo Udalak
Hilaren 10ean lore eskaintza egingo dute biktimen oroitarriaren parean, 12:00etan. Herritarrei zabaldutako omenaldia da.
Oroimenaren Eguna da hilaren 10a (igandea) eta Irungo Udalak “biktimak oroitzeko” ekitaldi bat egingo du egun horretan bertan Iparralde hiribideko biktimen oroitarriaren parean. Lore eskaintza izango da eta 12:00etan finkatu dute interesa duen orori zuzendutako hitzordu hau.