Negua eta osasuna hizpide, Osakidetzaren eskutik
Azaroan zehar eskualdeko langileak neguan osasuna nola zaindu azaltzen arituko dira. Adinekoei begirakoak dira hitzaldiak nagusiki.
Azaroan zehar neguan osasuna zaintzen ikasteko hitzaldiak eskainiko ditu Osakidetzan hiriko hainbat lokal eta zentro sozialetan. Eskualdeko langile sanitarioek eskainiko dituzte saio horiek eta nagusiki adinekoei zuzendutako saioa izango da.
Helburua, sustapenaren eta prebentzioaren lanketa komunitarioa egitea da, Irungo Udaleko Esku Hartze Komunitarioko Prebentzio Zerbitzuak lantzen duen ikuskerari jarraituz.ç
Ordubeteko saioak izango dira eta ia hitzaldi guztiak 18:00etan izango dira. Hilaren 20koa eta 21ekoa izan ezik, kasu horietan 10:00etan egingo dira.
- Hilaren 11n, Kateko auzo elkartearen lokalean.
- Hilaren 12an, Luis Mariano adinekoentzako zentro sozialean.
- Hilaren 13an, Belaskoeneko adinekoentzako lokalean.
- Hilaren 18an, Behobiako adinekoentzako lokalean.
- Hilaren 20an, Palmera-Montero Gunean.
- Hilaren 21ean, Iraso adinekoentzako zentro sozialean.
- Hilaren 22an, Anaka-Puianako adinekoentzako lokalean.
- Hilaren 26an, San Migeleko adinekoentzako lokalean.
- Hilaren 29an, Palmera-Montero Gunean.