Irungo Udalaren Zeramika Tailerrak 'Neriage' teknika japoniarraren inguruko ikastaroa eskainiko du
Ikastaroa hilaren 15ean izango da (10.00etatik 18.00etara) eta hilaren 13ra arte dago izena emateko aukera, udal-webgunearen bidez. Teknika konplexua denez, ezinbestekoa da aldez-aurretik zeramika praktikatu izana eta 16 urtetik gora izatea.
Irungo Udal Zeramika Tailerrak Neriage zeramika-teknikaren inguruko ikastaroa eskainiko du hilaren 15ean, 10.00etatik 18.00etara (bazkaltzeko atsedenaldia egingo da, eta ikasleak janaria eraman dezake bertan jateko). Izena emateko aukera dago hilaren 13ra arte, udal-webgunearen bidez.
Neriage teknikak Japonen du iturri eta kolore ezberdinetako buztin-geruzak nahastu eta diseinu bizi zein konplexuak sortzeagatik da ezagun. Teknikaren zailtasuna izaki, parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da hamasei urtetik gora izatea eta zeramika aurretiaz praktikatu izana.
Ikastaroak 40.80 euro balio du. Zalantzak argitzeko, 617479021 zenbakira dei egin daiteke.