HITZA Behobia-Donostian: igandean irudiak, astelehenean sailkapenak
Kirolarien eta zaleen alboan izango da HITZA Behobia-Donostian. Hainbat irudi galeria eta herriz herrikako sailkapenak egingo ditu.
59. Behobia-Donostia lasterketaren jarraipena egingo du beste urte batez HITZAk. Milaka kirolari batzen dituen lasterketaren %75 Bidasotik eta Oarsoaldetik igarotzen da, eta gainera, ehunka dira bertakoak parte hartzaileen artean. Aldi berean, errepidera animatzera ateratzen direnak ere ehunka dira, beraz, esan daiteke Behobia-Donostiaren agertokiaren piezak nagusienetakoak bai Irunen, Hondarribian, Lezon, Oiartzunen, Errenteria-Oreretan eta Pasaian daudela. Horregatik HITZA kalera aterako da.
Igandean, korrikalarien eta giroaren argazki galeria handiekin nahiz bideoekin albisteak egingo ditu tokiko euskarazko hedabideak. Astelehenean, berriz, herri guztietako sailkapen bereiziak argitaratuko ditu, lasterketak irabazle handiak baditu ere, bertako herrietako kirolariek ere merezi duten arreta izan dezaten. Lehentik azkenera.
Aurretik azaldutako hori guztia ulertzeko, iazko adibide bezala jarraian datozen loturak. Iazko Behobiaren edizioa HITZAk egindako irudi galerienak eta sailkapenenak dira.
Irudi galeriak
- 2023ko Behobia-Donostia. Errenteria-Oreretako argazkiak.
- 2023ko Behobia-Donostia. Gaintxurizketako argazkiak.
- 2023ko Behobia-Donostia. Irungo argazkiak.
Sailkapenak