"Herritarren benetako beharrak" aseko dituen aurrekontuak nahi ditu Elkarrekin Irunek
Udal aurrekontuetan "inbertsio handiak" islatzen direla baina ez dutela herritarren egunerokoan eraginik izango azaldu du koalizio moreak. Zenbait partida negoziatzeko alternatiba aurkeztuko dute.
Elkarrekin Irun taldeak “aukera berri” gisa ikusten ditu Irungo udal gobernuak zirriborratutako udal aurrekontuak. David Nuño koalizio morearen bozeramailearen arabera, udal aurrekontuen proposamena tasen eta zergen igoeraren jarraipena da, beste behin “karga inposatzailea” ezarriko zaielako “familiei, denda txikiei eta autonomoei”.
Talde morea ados dago baliabideak hobetzeko “ezinbestekoak” direla diru sartzeak, baina ea nork ordainduko dituen erabaki horiek prezioa da egin dute galdera. EH Bildu eta PSE-EEk berriki udal aurrekontuei begira lortutako adostasunari begira jarri dira eta dagoeneko herritarrak bizitzaren kostuari, soldaten izozteari, eta erosahalmenaren galerari aurre egiten ari direla gogoratu diete. “Hartutako erabaki horrek zuzenean eragingo die horrelako igoera bati gutxien aurre egin ahal dioten herritarrei” deitoratu dute.
Proposamen alternatibo bat plazaratu du Elkarrekin Irunek eta hainbat aurrekonturen partidak berrantolatzea proposatu dute. Lehentasuna markatu dute ere hainbat gastuetan, familien eta denda txikien beharrak asetzeko gainkargarik eragin gabe.
Koalizio morearentzat inbertsio handiek “ekarpen txikia” egiten diote herritarren egunerokoari, eta aurrekontuetan herritarren lehentasunak islatuta egon behar direla adierazi du Nuñok. “Gure hiria aurrera ateratzeko ahalegin handia egiten ari direnei lagunduko dien zerga-politika defendatzeko konpromisoa hartu dugu” zehaztu du bozeramaileak.
Elkarrekin Irunek aurkeztuko dituen zuzenketetan “herritarren benetako beharrak” islatuko dituzte. Izan ere, ezin dira tasak eta zergak igo herritarrek haien beharrak asetzen ari ez direla sentitzen baldin badute, bozeramaileak zehaztu duenez. “Aurrekontuarekin zerbitzu publikoak finantzatu eta hobetzeko balio behar dute, ez azken bi urteetan izan dugun sentsazioarekin jarraitzeko: orain arte bezala jarraitzen dute”.
Azkenik, bizilagunei dei egin diete adi egotera eta haien ahotsa altxatzera. “Aurrekontu hauek eragina izango du herritarren egunerokoan eta denek behar duguna islatzea behar dugu, ez soilik proiektu handiak. Gure konpromisoa gertuko ahotsa izatea da eta herritarren interesak ordezkatzea erabaki bakoitzean” bukatu du Nuñok.