Afrika auzoan eguneko bazkaria, bertan behera
Behobia-Donostia medio, bazkaria bertan behera uztea eta atzeratzea erabaki du Landetxa auzo elkarteak.
Afrikaren eguna antolatuta zuten igande honetarako Katearrak diren eta jatorri afrikarra duten bizilagunek. Zehazki, igande honetan bazkari solidarioa egin nahi zuten baina bertan behera uztea erabaki dute Behobia-Donostia lasterketagatik.
Aurrerago data berri bat finkatuko dutela adierazi dute, eta dagoeneko tiketa erosi dutenei dirua itzuliko dietela jakinarazi dute. Horretarako, tiketa erositako puntura itzultzeko eskatu dute eta bertan itzuliko zaie dirua erosleei. “Barkatu eragozpenak eta hurrengoan berriro ere elkar topatzea espero dugu” bukatu dute.