Ardoa eta janaria uztartzeko jardunaldiak
Hilaren 8an emango diote hasiera XXI. Uztarketa eta Dastaketa jardunaldiei. Lehen hitzordua Abarka Jatetxean izango da.
Azaroa uztarketaren eta dastaketaren hilabetea izaten da, beraz, beste urte batez ardoa eta jana uztartzeaz gozatua hartzeko aukera izango dute hondarribiarrek. Uztartze saioen 21. ekitaldia hilaren 8an hasi eta 29an bukatuko da.
Jardunaldiak Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatu ditu, udalarekin elkarlanean, eta honako establezimenduek hartuko dute parte: Tatapas Gastrotekak, Arraunlari Berrik, Batzokiak, Badia jatetxeak, Danontzat Gastrotekak, Abarka jatetxeak eta Sugarrik. Parte hartzeko lekua erreserbatu behar da.
Aurten, gainera, esperientzia bereziak eskainiko dituzte zenbait jatetxek: Batzoki jatetxean adibidez, plater bakoitza pieza musikal batekin uztartuko dute. Musikariak Iñaki Gezala, Jokin Doral eta Mikel Urgangarin izanago dira. Hotel Río Bidasoako Sugarri jatetxean aldiz, KM0 produktuetan zentratuko dira. Zehazki, Hondarribiko Mugarrieta Ganadutegiko eta Rekarte haragiak-eko produktuekin elaboratutako platerak prestatuko dituzte.
Hitzorduak:
Hilak 8: Abarka Jatetxean (943 64 19 91)
Hilak 9: Sugarri (943 64 31 23)
Hilak 16: Batzoki Jatetxea (943 64 53 64)
Hilak 21: Badia Taberna (943 23 17 90)
Hilak 22: Tatapas Gastroteka (943 38 66 66)
Hilak 28: Danontzat Gastroteka (943 64 65 97)
Hilak 29: Arraunlari Berri (943 57 85 19)