Hilaren 8an Herri Batzarra egingo du EH Bilduk
EH Bilduren III. Kongresuko ponentzian aurkeztuko dituzten lan ildoak aurkeztu eta bilgune berria aurkeztuko dute.
EH Bilduk Herri Batzarra egingo du hilaren 8an, ostiralarekin. Muara elkartean izango da hitzordua 18:30ean. Nekane Zirkunegik, EH Bilduren Gipuzkoako koordinatzaileak, EH Bilduren III. Kongresuko ponentzian aurkeztuko dituzten lan ildoen berri emango du. Horren ondoren, bilgunearen inaugurazioa eta luncha egingo dute.