Kasino Zaharreko tabernaren ustiaketa, atezaintza eta garbiketa, lehiaketara
Pandemia ezkero itxita egon da Kasino Zaharreko kafetegia. Zerbitzua martxan jartzeko lehiaketara atera du udal gobernuak.
Hondarribiko Kasino Zaharra erretiratuentzako elkargunea izaten zen, baina pandemia ezkero itxita egon da zerbitzua. Orain, udal gobernuak zerbitzua martxan jartzeko asmoz, lizitaziora atera du Kasino Zaharreko tabernaren ustiaketa, atezaintza eta garbiketa. Lehiaketara aurkezteko epea ostiralean (hilak 1) zabaldu zen eta 15era arte izango da proiektuak bidaltzeko epea. Baldintza eta betebehar guztiak udal webgunean daude zehaztuta.
Josu Peña Gizarte zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, adinekoak “goxo” egoteko beharrezko zerbitzua da eta bat egiten du zahartze aktiboa sustatzeko eta adinekoak erdigunean jartzeko udal gobernuak duen helburuarekin.