Irungo Emakumeen Etxea San Migelera gerturatuko da
Etxearen zerbitzuak eta jarduerak aurkezteko auzoz auzo ibiliko dira. Lehen saioa hilaren 16an izango da San Migelen eta Ana Egiazabalek 'clown' bakarrizketa eskainiko du.
Irungo Emakumeen Etxeko jarduera eta zerbitzuen berri emateko hiriko auzoetara gerturatzea erabaki dute udalak eta Irungo Emakumeen Etxea elkarteak. Lehenbiziko auzoa San Migel izango da eta clown bakarrizketa bat eskainiko dute auzo honetako adinekoentzako lokalean hilaren 8an, 18:30ean.
Clown bakarrizketa hau Ana Egiazabalek eskainiko du, eta ondoren, etxearen jarduerei eta zerbitzuei buruz arituko dira. Halaber, hobekuntza proposatzeko aukera ere egongo da, etxea ezagunagoa, irisgarriagoa eta erakargarriagoa izan dadin herritarrentzat.
Emanaldi hau Eskola Feministaren jardueren barruan antolatu dute, eta saioa euskaraz eta gaztelaniaz egingo dute eta doakoa izango da. Ez da aurretik izena eman beharko eta aretoa bete arte ahalko da sartu.