Hondarribiko EAJk larrialdiko laguntza aktibatzeko eskatu du
Hondarribiko Udalak 12.000 euro gordetzen ditu larrialdi egoeretan aktibatu daitekeena.
Iragan astean Valentzian gertatutako uholdeagatik laguntza behar duten herritarrei laguntzeko 12.000 euroko diru laguntza aktibatzea eskatu du Hondarribiko EAJk. Atzo arratsaldean egin zioten eskaera udal gobernuari. Laguntza hori GKE edo elkarte bati bideratzea proposatu dute, haien bidez laguntza behar dutenengana hel dadin.