Irribarre eta besarkada festa IX. Beñat Elzo Mendi Lasterketan
Lasterketa antolatzen urteak aritu eta zendu berri den Gabriel Olazabal gogoan, festa hutsa izan da aurtengo edizioa. Gainera, Jose Mari 'Joseba' Sarriegi esatari historikoa omendu dute ere jarduna uzteagatik.
Kirol kaia festa puntu bilakatu da gaur goizean, Beñat Elzo IX. Mendi Lasterketa egin baita. Guztira 350 lasterkari atera dira, baina abiatu baino lehen minutu bateko isilunea egin dute lasterketaren antolatzaile izan den eta aurten zendu den Gabriel Olazabalen omenez.
Lasterketa nagusiaren bukaeran, berriz, Jose Mari Sarriegi kirol esatariari omenaldia egin diote. Izan ere, aurtengo edizioan izan ezik gainontzeko Beñat Elzo lasterketaren esataria izan da. Erretiroa hartu du jardun horretan eta txapelarekin eta familiak inguratuta esan dio ofizioari agur.
Lasterketa hiru taldetan egon da banatuta. Lehenik, mendi martxa egin dute, ondoren mendi lasterketa, eta azkenik, eguna biribiltzeko, familien lasterketa erraldoiak portu ingurua hartu du.
Aurten Gipuzkoako Adeles elkarteak jasoko du egun honen baitan bilduko duten diru guztia. Lupus gaixotasuna duten pertsonak laguntzen dituen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Gaixotasuna ulertzen eta kudeatzen laguntzen diete bertako kideei, tailerren eta laguntza psikologikoaren bidez, eta aldi berean, gaixotasun ezagutarazten lan egiten dute.
Emakumeak
- Libana Taboada Moran (Orio) 52:50
- Nerea Amilibia Arruti (Zarautz) 55:27
- Carmen Klinger Muñoz (Pasaia) 55:53
Gizonak
- Iker Oliveri Ruiz de Munain (Hondarribia) 40:55
- Patrick Laketxe Saralegi (Irun) 41:04
- Beñat Bengoetxea (Hondarribia) 42:00
Hondarribiar azkarrenak:
- Maite Sagarzazu (01:01:23)
- Iker Oliveri (40:55)
SAILKAPEN OSO-OSOA IKUSTEKO KLIK EGIN HEMEN.