Saria edo ziria sartzen arituko dira Irunen ere
Hiriko hainbat auzo elkarteetan Gau Beltzak antolatu dituzte eta denetariko jarduerak egingo dira. Ia guztiak gaur izango dira eta Urdanibia Berrin, bihar.
Gau Beltzak geroz eta indar handiagoa du Irunen eta agerian geratu da hiriko hainbat txokotan egitarauak antolatzen ari direlako. Kasu batzuetan Estatu Batuetako Halloween festari egiten diote erreferentzia eta beste batzuetan Gau Beltzari. Segidan Irunen antolatu diren egitarauak bildu ditugu:
- Hilak 31, gaur.
- San Juan auzo elkartean, 17:30ean.
- Kalabaza tailerra. Norberak berea eraman behar du.
- Tatuaje beldurgarriak.
- Photocalla.
- Munstro tailerra.
- Dunboako auzo elkartean, 18:00etan.
- Halloween mozorro festa. Parte hartzaileek pasarelatik desfilatuko dute. Bost bale zozkatuko dira opariak erosteko.
- Ametsen Mundua obraren antzezpena Patata Tropikala taldearen eskutik. 18:15ean.
- Parte hartzaileen artean merienda. 19:00etan.
- Ikigai zentroa ( Virgen Milagrosa kalea, 5).
- Eskulan beldurgarrien tailerra. Maskarak eta apaingarriak sortuko dituzte.
- Ipuin kontalaria 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
- Altxorraren bila.
- Artiako Gaztelekua. 12 urtetik gorakoentzat.
- Ihes gela beldurgarria. Hiru saio: 17:00etan; 17:45ean; eta 18:30ean.
- Izena eman behar da parte hartzeko 681 94 67 98 telefonora deituta edota gazteleku_artia@irun.org-era mezu bat bidalita.
- Martindozeneako Gaztelekua. 12 urtetik gorakoentzat.
- Gau Beltza antolatu dute baina programazioa sorpresa da.
- Izena eman behar da parte hartzeko 690 70 64 71 telefonora deituta edota gazteleku@irun.org-era mezu bat bidalita.
- San Juan auzo elkartean, 17:30ean.
- Azaroak 1, ostirala.
- Urdanibia Berriko auzo elkartean.
- 11:30etatik 13:00etara: marrazketa lehiaketa.
- 17:00etatik 17:30etara: Mozorroen desfilea.
- 17:30etatik 18:15etara: Saria edo ziria 8 urtetik beherakoentzat; eta ginkana 9 eta 13 urte bitartekoentzat.
- 18:30etatik 21:00etara: Izuaren pasabidea. Euriarekin bertan behera geratuko da.
- Izena eman behar da parte hartzeko uztarriona@hotmail.com-era mezu bat bidalita. Plazak mugatuak dira.
- Urdanibia Berriko auzo elkartean.
- Azaroak 9, larunbata: beldurraren pasabidea.
- Pasabidea Ficoban izango da eta 17:00etatik 20:30etara egongo da zabalik. Sarrera bakoitzaren prezioa 4 eurokoa izango da eta horiek hilaren 30ean eta 31n eta azaroaren 2tik 6ra egongo dira salgai Irungo turismo bulegoan, 17:00etatik 19:00etara. Sarrerak soberan geratzekotan, ikuskizunaren egunean bertan salduko dituzte Ficoban, 16:45ean. Santiagoko Deabruak elkarteak antolatzen du.