Mendelu auzoan TAO sistema ezarriko dute
Bihartik (azaroak 1) aurrera abiatuko da TAO sistema. Veronica Urkiola Lekuona plazatxoaren ondoko aparkalekuan eta Mendelu Berrako eta Gibeletako aparkalekuetan ezarriko da.
Bihartik aurrera Mendelu auzoko bi aparkalekuetan TAO sistema ezarriko dute. 24 orduko zerbitzua izango da eta urte osoan zehar indarrean izango da, astelehenetik igandera. Hilabete luzez egindako lanketaren emaitza dela azaldu du Igor Enparan alkateak.
Hiru aparkalekuetan ezarriko da TAO sistema: Veronica Urkiola Lekuona plazatxoaren ondoko aparkalekuan eta Mendelu Berrako eta Gibeletako aparkalekuetan. Aparkatzeko baimenak gehienez 4 orduko iraupena izango du, eta beraz, baimendutako orduak igarota ibilgailua lekuz aldatu beharko dute. Egoiliarrek bertakoen txartela agerian izan beharko dute aparkatu ahal izateko.
Gobernu taldetik “irtenbide mesedegarria” dela uste dute. Izan ere, bizilagunek auzoan aparkatzea zaila zela argudiatzen zuten. Denbora bat igaro ondoren datuak aztertuko dituztela jakinarazi du alkateak, “erabakiarekin asmatu dugun ala ez” ikusteko.