Hilerrira joateko autobus zerbitzu berezia egongo da
Gaurtik azaroaren 2ra bitartean trafiko murrizketak egongo dira hilerrirako bidean. Udaltzaingoak garraio publiko berezia hartzeko gomendioa egin du.
Gaurtik azaroaren 2ra bitartean, Blaia hilerrira iristeko trafikoan murrizketak egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Murrizketa horiek ibilgailu kopuruaren araberakoa izango dela azaldu dute, hau da, segun eta zirkulazioa zenbatekoa den, ibilgailu batzuk ezingo dira iritsi hilerrira edota bat ere ez.
Aldiz, bihar, 08:00etatik 19:00etara Blaia ibilbiderako errepidea itxita egongo da, eta ibilgailuek GI-636 errepidetik, Arenas Carrilloko bidegurutzetik eta Teodoro Murua kaletik sartu beharko dira. Hilerriko aparkalekua ere itxita egongo da eta debekatuta egongo da ate nagusiaren parean aparkatzea.
Udaltzainen jarraibideak errespetatzeko eskaria egin dute, eta garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute. Horretarako, autobus zerbitzu berezia eskainiko du udalak, eta 3. lineaz gain, hiri autobus zerbitzu berezi bat egongo da, Hondarribia kaleko Gurutze Gorritik aterako dena.
Joaneko ibilbidea ondorengoa izango da: Gurutze Gorria – Zubiaurre – Kolon 43 – Luis Mariano – San Juan – Nafarroa Hiribidea 4 – Nafarroa hiribidea 18- Artia pasealekua – Blaia 22 – Hilerria.
Itzultzera ibilbidea ondorengoa izango da: Hilerria- Dunboa anbulatorioa – Nafarroa hiribidea 21 – Fermin Calbeton – Zabaltza plaza- Topo geltokia- Hondarribia 2.
Ordutegia:
- GOIZEAN: 09:00 10:00 11:00 12:00 13:00 9:30 10:20 11:20 12:20 13:20
10:40 11:40 12:40 - ARRATSALDEAN 16:00 17:00 18:00 16:20 17:20 18:20 16:40 17:40
Hilerritik irteerak - GOIZEAN: 9:45 10:20 11:00 12:00 13:00
10:40 11:20 12:20 13:20 11:40 12:40 13:40
ARRATSALDEAN: 17:00 18:00 16:20 17:20 18:20 16:40 17:40 18:40