Domu Santu egunean hilerrirako trafikoa arautuko dute
Hilerrira Gabriel Aresti kaletik igotzea gomendatzen du udaltzaingoak eta jaitsiera Torreko aldapatik egitea.
Bihar da Domu Santu eguna, eta horri begira hilerrirako trafikoa arautzea erabaki du Hondarribiko Udaltzaingoak.
Hilerrira Gabriel Aresti kaletik igotzea gomendatzen dute, hau da, Abarka jatetxearen aurrean dagoen biribilgunetik. Izan ere, Torreko aldapatik igo daitekeen arren aldaparen lehen atsedenean itxiko dute errepidea. Hortik oinez jarraitu beharko da. Hilerritik irteteko, berriz, Torreko aldapa, Domingoxoenea edo Aitzondo errepidea erabili beharko dira.