Santiago zubian elkarretaratzea deitu dute EH Bilduk eta EH Baik
Frantziako gobernuak azaroaren 1etik aurrera indartuko dituen polizia kontrolen aurka bilduko dira, 18:30ean.
Frantziako gobernuak azaroaren 1etik maiatzaren 1era bitartean poliziaren kontrol arrazistak indartuko ditu. Oraindik ez dute zehaztu kontrol horiek zubietan izango diren edota Hendaiatik Baionarako bidean, orain artean bezala.
Bide horretan, EH Bilduk eta EH Bai elkarretaratzea deitu dute biharko (hilak 31), 18:30ean Santiago zubian. Izan ere, bi koalizioen esanetan, Frantziako gobernuak hartutako erabakiak “arrisku goreneko egoera” sortuko die Euskal Herrira iritsi eta Europa iparralderantz joan nahi duten migranteei, “Euskal Herria bitan zatitzen du, eta zirkulazio librerako eskubidea urratzen du”.