Munduari bira programaren lehen tailerra hasteko prest
Munduko kontinenteak ezagutzeko jarduerak egingo dituzte eta doako tailerrak dira. Bihartik aurrera ahalko da izena eman.
Bihar irekiko da Munduari bira programaren lehen blokeko tailerretarako izena emateko epea eta udalaren orrialdearen bidez egin beharko da. Doako tailerrak dira, haurtxokoetan eskainiko dituzte, eta kultur aniztasuna, elkar ezagutza eta errespetua landuko dituzte.Saio guztiak larunbat goizean egingo dituzte.
Zehazki, lau eta zortzi urteko haurrei begirako programa da eta kultura eta gizarte adierazpenen aniztasuna ezagutzen laguntzea du xede. Modu dibertigarrian trebetasunak garatuko dituzte, lankidetza, elkartasuna, enpatia eta errespetua bezalako balioak zeharka sustatuz. Besteak beste, Sack Race jokoan arituko dira, El Salvadorreko gazta pastelak kozinatuko dituzte eta eskulanak egin. Blokea bukatzerako jaialdi bat prestatuko dute.
Programa sei bloketan bereiziko dute, gai eta teknika desberdinekin eta bloke bakoitzak lau saio izango ditu. Jardueraren ikuspegia, baina, parte hartzaileen adinetara eta haurtxoko bakoitzaren ezaugarrietara egokituko dut.
- 1. blokea: Amerika
- Egunak: Azaroak 9, 16, 23 eta 30
- Ordua: 10:00 – 13:00 (azaroaren 23an: 09:00 – 13:00).
- Lekua: Txikilab haurtxokoa (José Antonio Bizkarrondo kalea 12).
- Izena emateko epea: Urriaren 31tik azaroaren 6ra.
- Bloke honetan, amerikar kontinentea ezagutzeko hainbat jarduera egingo dira, hala nola Sack Race jokoa, Salbadorreko gazta-pastelak kozinatzea eta eskulan berezi bat gatzarekin. Blokea amaitzeko, jaialdi bat prestatuko dute.
- Bloke berezia: Afrika, Amerika, Asia eta Ozeania
- Egunak: Azaroak 9, 16, 23 eta 30
- Ordua: 10:00 – 13:00 (azaroaren 23an: 09:00 – 13:00).
- Lekua: Urdanibia Berri haurtxokoa (Eihera plaza 1-2, Uztarri Ona auzo-elkartea).
- Izena emateko epea: Urriaren 31tik azaroaren 6ra.
Bloke honetan, kontinente batzuk ezagutzeko jarduerak egingo dira, hala nola Hautsi katea izeneko jolas bat, gatzarekin egindako eskulan berezi bat, postre gozo bat kozinatzea eta, azkenik, Haka jaialdia.
- 2. blokea: Afrika
- Egunak: 2026eko urtarrila eta otsaila.
- Lekua: Erdialdeko haurtxokoa.
- 3. blokea: Europa
- Egunak: 2025eko otsaila eta martxoa.
- Lekua: Lapitzeko haurtxokoa.
- 4. blokea: Asia
- Egunak: 2015eko martxoa eta apirila.
- Lekua: Kateko haurtxokoa.
- 5. bloke: Ozeania
- Egunak: 2025eko maiatza eta ekaina.
- Lekua: El Rancho haurtxokoa (San Migel).