Idazkera sortzailea lantzeko tailerra, 16 eta 25 urte artekoentzat
Itziar Sistiaga idazle irundarrak eskainiko ditu hiru saioak eta kontakizun originalak idazten ikasiko dute.
Gaztartean zerbitzuak Konekta programaren bitartez, kontakizun originalak idazten ikasteko tailerra sortu du: idazkera sortzailea, hizkuntza emozionala eta sorkuntza teknikak. Itziar Sistiaga idazle irundarrak eskainiko du tailerra eta 16 eta 25 urte bitarteko gazteei begirakoa da.
Sorkuntza teknikak ikasiko dituzte bertaratzen direnek, hiru saiotan bereizita. Lehenengo saioa, azaroaren 16an izango da 11:00etatik 13:00etara. Bigarrena, azaroaren 22an 18:00etatik 20:00etara; eta azkena, azaroaren 23an 11:00etatik 13:00etara.
Izena emateko epea azaroaren 12ra arte dago irekita eta horretarako formulario hau bete behar da. Ondoren, helbide elektroniko honetara bidali behar da edo 656 794 372 Whatsapp zenbakira.