Generoa eta migrazioaz aritzeko, hitzaldi tailerra
Irungo Emakumeen Etxean emakume migranteek egungo gizartean duten egoeraz arituko dira saio honetan. Azaroaren 6an egingo da, 18:00etan.
Irungo Berdintasun arloak Kulturarteko ikuspegia emakume eta pertsona/migratuekiko harremanetan hitzaldi tailerra antolatu du azaroaren 6rako, asteazkena. Irungo Emakumeen Etxean elkartuko dira eta migratzaileen egoera aztertuko dutela zaldu dute, batez ere emakume migratzaileena egungo gizartean. Saioa 18:00etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatuko da.
Hitzaldi tailer hau udalak 2024rako aurreikusitako Kulturartekotasun, Immigrazio eta Bizikidetza ekintzen barruan dago, eta helburua da Irungo bizikidetza hobetzea, diskriminazioa murrizketa eta gizarte kohesioa handitzea. Saio honetan pertsona migratzaileen bueltako aurreiritziak eta estereotikoak ezagutu ahalko dituzte, eta balizko egoera diskriminatzaileak identifikatzen saiatuko dira.
Jarduera hau, hiriko emakume elkarteetan edota elkarte feministetan elkartutako emakumeei zuzenduta dagoela adierazi du udalak. Parte hartzeko izena eman behar da azaroaren 5a baino lehen udal webgunearen bidez.