Beñat Elzo lasterketan izena emateko azken aukerak
Gaur izango da Kofradia dendan izena emateko azken eguna. Antolatzaileek partekatu dutenez asko izan dira orain artean izena eman dutenak.
Urtero bezala azaroaren 1ean egingo dute Beñat Elzoren oroimenezko kirol proba. Data gerturatzen ari denez onlineko izen emateak atzo itxi ziren, eta gaur izango da Kofradiako dendan izena emateko azken eguna eta beraz, pella solidarioko tiketak jasotzeko ere azken eguna izango da. Dena den, egunean bertan paella erosi nahi duenak izango du aukera, baina antolatzaileek aurkezpenean adierazi zutenez kantitate kopurua kalkulatzeko oso baliogarria zaie tiketak aldez aurretik erostea.
Asko izan dira orain artean proba ezberdinetan izena eman dutenak: mendi martxan 510 pertsonatik gora daude inskribatuta, mendi lasterketan 330 eta familia lasterketan 320 lagun. Egunean bertan ere izena eman daitekeela gogoratu dute antolatzaileek, baina horrek antolakuntzari lanak asko zailtzen dizkionez “ahal dela”, gaur egiteko eskatu dute.