Hondarribiko gizarte zerbitzuak indartzen ari da udala
Babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoei laguntza psikosoziala emateko zerbitzua eskainiko zaie aurrerantzean.
Hondarribiko Udala gizarte zerbitzuak indartzen ari da eta aurrerantzean babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoei laguntza psikosoziala emateko zerbitzua eskainiko zaiela jakinarazi du Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotziak. Zehaztu duenez ez da pertsonen zuzeneko arreta izango, kasu honetan, gizarte zerbitzuak izango dira pertsonekin harremanetan jarriko direnak zerbitzua eskaintzeko.
Honako zerbitzua gizarte zerbitzuen legearen barruan jasotzen den neurri bat da eta Hondarribian lehen aldiz arituko da lantalde profesional bat egiteko horri begira. Hartutako neurriak zerbitzu integrala izatea ahalbidetuko du, “herritar guztion eskubideak bermatu eta ahalik eta arreta hoberena emateko bidean”.