Beldurraren pasabidea Ficobara itzuliko da
Azaroaren 9an egingo da eta sarrerak turismo bulegoan lortu beharko dira hilaren 30 eta 31n, eta azaroaren 1tik 6ra.
Gau beltza izango da ostegunetik ostiralekora, eta horren harira, Santiagoko Deabruak elkarteak beldurraren pasabidearen hamazazpigarren edizioa prestatu du azaroaren 9rako. Lau urteren ondoren, Ficobara itzuliko dira, eta ibilbideak 100 metro baino gehiago izango ditu, hamar eremutan bereizita eta 30 aktore baino gehiago izango ditu protagonista.
Pasabidean parte hartzeko ez dagoela din mugarik nabarmendu dute antolatzaileek, baina sarrerak erosterakoan gurasoei “lan ederra” egiten dutela ohartarazten diete, “benetan beldurgarriak gara” zehaztu dute eta hori kontutan hartzeko gomendioa eman dute. Familia bakoitzak haren familiako adin txikikoak “inork baino hobeto” ezagutzen dituenez, haien ardura dela parte hartu ala ez azaldu dute. Dena den, ibilbideak 3 eta 4 larrialdi irteera ditu.
Sarrerak
Pasabide 17:00etatik 20:30etara egongo da zabalik eta sarrera bakoitzaren prezioa 4 eurokoa izango da. Sarrerak hilaren 30ean eta 31n eta azaroaren 2tik 6ra egongo dira salgai Irungo turismo bulegoan, 17:00etatik 19:00etara. Sarrerak soberan geratzekotan, ikuskizunaren egunean bertan salduko dituzte Ficoban, 16:45ean.