Azaroan ere adinekoentzako jarduerak
Osasunari eta elikadurari buruzko hitzaldiak emango dituzte, eta zinemaz gozatzeko aukera ere egongo da.
Irunen erroldatutako 60 urtetik gorako pertsonentzako jarduerak antolatu ditu udalak. Adinekoen Zerbitzuak bultzatutako jarduera bereziak antolatu dituzte eta sarrera librea da, lekua bete arte.
Hilabete honetan, osasunaren garrantzian jarriko dute fokua, neguan adinekoen osasuna hobetzera bideratutako hitzaldiekin eta 50 urtetik gorako pertsonentzako elikadura tailerrekin. Bestelako proposamenei ere tartea egingo diote eta kontsumoarekin lotutako gaiak ebazteko saio ireki bat eskainiko du Kontsumobidek.
Zinema saioak ere egingo dira, eta besteak beste, El joven de la perla, 100 dias con la tata eta Mamma Mia pelikulak eskainiko dituzte. Bestalde, Megalitoak erakusketa egongo da ikusgai Oiasso Museoan azaroaren 15ean. Xehetasun guztiak, udalaren orrialdean.