Udal egutegiko argazkiak asteazken arte bidal daitezke
Udal egutegia osatzeko argazkiak biltzen ari da udala. Aurtengo leloa, 'Irun eta bere koloreak' da.
Irungo Udalak zabalik dauka udal egutegia irudikatzeko argazkiak aurkezteko epea eta asteazken honetan (hilak 30) bukatuko dute. Aurtengo leloa Irun eta bere koloreak da eta udal orrialdetik bidali beharko dira argazkiak. Xehetasun guztiak, orrialde honetan.