Txinzerrek bulego berria inauguratu du Irunen
Santiagoko bulegoa berritu dute eta orain "irisgarriagoa eta atseginagoa" da. Arreta zerbitzua jasotzeko aurretik hitzordua eskatu beharra dago.
Txinzerrek bezeroei zuzendutako berritutako bulegoa dauka Irunen (Junkal kalea, 26 behea) eta gaur ireki ditu ateak. Erabat berritu dute eta herritarrentzako funtsezko harremanetarako gune gisa definitu dute. Hala, abonatuen arreta eta esperientzia hobetu dute, eta jasangarritasun eta efizientzia energetikoaren ikuspegitik diseinatu dute. Txinzer “zerbitzu moderno eta arduratsuaren eredu” bihurtu da.
Leire Zubitur Txinzerreko gerenteak berrikuntzaren garrantzian jarri du fokua eta arreta bulegoa “irisgarriagoa eta atseginagoa” da orain. Halaber, Txinzerren oinarrizko balioak islatu nahi izan dituzte, hau da, gertutasuna, konfiantza eta gardentasuna. “Gure xedea da bisitatzen gaituen herritar bakoitza ongietorria sentitzea eta ahalik eta hobekien artatuta izatea” zehaztu du Zubiturrek.
Zerbitzua dagoeneko martxan dago eta hitzordua eskatu behar da– behin behinean– arreta jaso ahal izateko. Horretarako, 900 119 384 telefono zenbakira deitu behar da edota mezu bat idatzi helbide elektroniko honetara. Bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 08:30etatik 14:00etara.
Bulegoaren hobekuntzak
Sarrerako eskailerak kendu dituzte eta arrapala txiki bat jarri, erabiltzaile guztiei sarbidea errazteko. Gainera, bulegoan pantaila bikoitzeko sistema bat instalatu dute, dokumentazioa sinatu aurretik abonatuak berrikusi ahal izan dezan. Segurtasunari begira ere aldaketak egin dituzte eta larrialdietarako botoi bat instalatu dute, langileen eta erabiltzaileen segurtasuna indartzeko xedearekin.
Eraberritzeko proiektu honetara 253.062 euroko aurrekontua bideratu dute, eta Gestion y Mantenimiento Integral de Servicios enpresak egin ditu. Diseinua, berriz, Arkitalde enpresak egin du, 15.000 euroko kostuarekin.