Performance bat, Azaroaren 25arekin bat egiteko
M8 Asanblada Feminista Bidasoak performance bat egingo du Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Azaroaren 7a da izena emateko azken eguna.
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta egun horrekin bat eginez, M8 Asanblada Feminista Bidasoak performance bat egingo du azaroaren 25ean, astelehenarekin. Asanblada Feministak herritarrak performance horretan parte hartzera animatu ditu. Izen emateak M8ren helbide elektronikora mezua bidalita egin behar dira, eta azaroaren 7a (osteguna) da izena emateko azken eguna.