Klima aldaketak itsasertzean dituen eraginak aztertu dituzte
Hilaren 23 eta 24an izan da Uhinak kongresuaren seigarren edizioa, Ficoban. 160 pertsona inguru izan dira hitzaldietan.
Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzeko Mugaz Gaindiko Kongresua da, eta seigarren edizioa egin dute asteon Ficoban. Aurtengo hitzorduek itsasoa; kostaldea eta klima aldaketaren inguruko adituak elkartu ditu; hots, 160 lagun bildu zituen.
50 hitzalditik gora egin dizute, eta eztabaidatu duten alderdi nagusietako bat ozeanoetako eta itsasertzeko klima mugak izan dira. Peter Ditlevsen irakasleak, Kopenhageko unibertsitateko Niels Bohr institutuaren katedradunak, Ozeano Atlantikoko Azaleko eta Sakoneko Korronteak aztertu du sistema klimatikoan inflexio elementu garrantzitsu gisa. Azken ikerketek zirkulazio horren ahultze bat erakusten dute, eta aurreikuspenek diote erorketa mende erdialderako gertatu daitekeela berotegi efektuko gasen isuriek egungo norabidean jarraitzen badute.
Kongresuan jorratu diren beste gaietako bat muturreko gertakariak izan dira; bero boladak eta euskal kostaldeko olatu handiak, kasu.