Igandetan Kolon pasealekua mozteko, neguko ordutegia
Martxora bitartean 15:00ak arte egongo da itxita ibilgailuentzako pasealekua.
Igandero ekimena egiteko Kolon pasealekua ixten du udalak eta orain artean udako ordutegiaren barruan egin izan du: 10:00etatik 19:00tara. Igande honetatik aurrera, baina, neguko ordutegia ezarriko dute eta 10:00etatik 15:00etara egongo da pasealekua itxita.