Harresilanda kalean ur hoditeria aldatuko dute
Lan horiek egiteko Harresilanda kalea bi egunez itxita mantenduko da. Lanak hilaren 28an hasi eta 29an bukatuko dituzte. Egun horietan zenbait autobus lineatako geltokiak ezeztatu egingo dira.
Datorren asteko astelehen (hilak 28) eta asteartean (hilak 29) Harresilanda kalea moztu egingo dutela iragarri du Hondarribiko Udalak. Mozketa ur hoditeria aldatzeko baliatuko dute. Lanak goizeko 08:00etan abiatuko dituzte eta astearte arratsaldean bukatzea aurreikusi dute.
Mozketa horren ondorioz zenbait autobus lineen ibilbidea aldatu egingo da. Ekialdebuseko E20 eta E27 autobusek Donostia kalean eta Sokoan egiten zituzten geltokiak kendu egingo dira eta E25 autobusak Baserritar Etorbidean duen geltokia ere ezeztatu egingo da. Horren ordez, ibilbidea Portua auzotik egingo dute hirurek.