2025 urteko egutegiak argazkiak behar ditu
Datorren urteko udal egutegiaren lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea hilaren 31n bukatuko da. Posta elektronikoz bidali behar dira irudiak.
Bosgarren urtea da Hondarribiko Udalak urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatzen duena. Udaletik jakinarazi dute argazki horiek aurkezteko epea bukatzear da: hilaren 31 izango da azken eguna. Interesa duen orok argazkia posta elektroniko bidez bidali beharko du.
Lehiaketara aurkezteko hainbat baldintza bete behar dituzte interesdunek. Hasteko, egile bakoitzak gehienez hiru irudi bidal ditzake (saritu edo argitara gabeak izan behar dute), eta oinarrietan zehaztua dago urteko hilabeteekin identifika daitezkeen Hondarribiko irudiak izan behar dutela. Horiek bidaltzerakoan bere datuak erantsi behar ditu egileak (izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta NAren fotokopia): Hondarribiko 2024ko udal egutegirako argazki lehiaketa esaldia jarri beharko da postaren Gaia atalean.
Guztira 100 euroko 12 sari banatuko dituzte (hilabete bakoitzeko irabazle bana) eta opari bat. Udaletik azaldu dutenez, argazkiak esleitzerakoan parekidetasuna errespetatuko dute.