San Kristobal biribilguneko putzua eta ahateen urmaela birgaituko dituzte
Pitzadurak konpontzeko lanak hasi ditu udalak, bi urmaeletan lurzoru berria ezarriko dute.
San Kristobal biribilguneko putzuan eta Zumardiko urmaelean pitzadurak aurkitu dituzte eta azkenaldian arrakaletatik ura iragazten hasi dela jakinarazi du udalak. Horrenbestez, lurzoru berria ezartzeko lanak egingo dituzte.
Zumardiko urmaelak 173 metro karratuko azalera du eta 70 zentimetroko hondoa du. San Kristobaleko biribilguneko putzuak, berriz forma zirkularra du eta 6,5 eta 9,5 metro inguruko diametroa du.