'Grabatuaren artea Bidasoan' erakusketan artistak protagonista
Erakusketa baten bidez Bidasoko historiaren ibilbide historiko bat ahalko da egin, Amaia KZn. Artistak jarriko dituzte erdigunean.
Amaia KZn bildu dira gaur Grabatuaren artea Bidasoan arte erakusketaren berri emateko. Guztira, 38 grabatu egongo dira iukusgai eta horiek udalaren bildumaren, artxibategiaren eta bildu partikularren parte dira. Xehetasunak emateko agerraldian Nuria Alzaga Kultura zinegotzia eta Maria Jose Noain historialari eta arkeologoa egon dira.
Irun eta Lapurdi arteko mugan jazotako gertaera historikoak marraztu dituzten eta marrazten ari diren artistak dira protagonista. Bidasoa eskualdea osatzen duten bost herrien barna murgiltzeko aukera izango da erakusketa hau eta inguru hau “etengabeko inspirazio iturria” dela erakutsiko dute.
Erakusketa hau ibilbide historiko bat da, eta eskualdeko gorabehera nagusiak irudikatuta daude grabatu batzuen bidez, hala nola, Hondarribiaren 1638ko setioa, Pirinioetako Bakea, Luis XIV.a eta Maria Teresa Austriakoa errege erreginen ezkontza eta Karlistaldiak.
Erakusketa hau hilaren 25etik abenduaren 8ra bitartean egongo da ikusgai, asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan, berriz, 11:30etik 13:30era. Astelehenetan itxita.
Erakusketa egin ahal izateko hainbat funtsen ekarpena ezinbestekoa izan da, hala nola, Nestor Basterretxearen, Remigio Mendibururen, Noain Maura eta Salaberria Jimeno familiak, Ana Izura, Helga Massetani Piemontek; Javier Sagarzazuk; Jose Luis Noainek eta Irungo Udalak eta Udal Artxiboak.
Bisita gidatuak eta arte tailerrak
Lau bisita gidatu egingo dira azaroaren zehar eta horiek guztiak Maria Jose Noain Maurak eta Jose Luis Noainek eskainiko dituzte, gaztelaniaz. Bertaratzeko aurretik izena eman beharra dago helbide elektroniko honetara idatzita. Bisita horien egutegia honako hau da:
- Azaroak 2, 18:00etan.
- Azaroak 8, 19:00etan.
- Azaroak 22, 19:00etan.
- Abenduak 1, 12:00etan.
Familientzako arte tailerrak, aldiz, Itsaso Labari kontserbatzaileak eskainiko ditu, euskaraz, azaroaren 9an eta 22an, bi kasuetan 17:00etan.