Bidasoa Bizirikek 63 diploma banatu ditu
Eskualdeko herritarren laneratzea errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko ikastaroak eskaintzen ditu Bidasoa Bizirikek.
Bidasoa Bizirikek eskualdeko herritarren laneratzea errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko ikastaroak antolatzen ditu urtero eta aste honetan prestakuntza horietan parte hartu dutenei diplomak banatu dizkiete; 63 pertsonek jaso dute.
Aurten Taberna eta kafetegi zerbitzua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Sustapena, Ostalaritzan Bezeroari Arreta emateko Frantses Instrumentala, Sukaldaritza, Eskorgak eta Eraikuntzako lanetako arriskuen prebentzio ikastaroak eskaini dituzte.
Programa horiek garapen pertsonal eta profesionalerako “funtsezkoak” direla azaldu du Nuria Alzagak, Bidasoa Bizirikeko presidenteak. Estitxu Urtizberea Bidasoa Bizirikeko presidenteordeak, berriz, parte hartzaile guztiak zoriondu egin ditu.