'Hartza eta gurbitza' eskulturako urmaela gorriz tindatu dute
Palestinaren "odolustea" irudikatzeko ekintza izan da. Hondarribiko Udalak halako ekimenak gaitzetsi eta ura berroneratzeko lanak abiatu ditu.
2023ko ekainean gertatu zen bezala, atzoko egunez Sabin Arana kalean dagoen Hartza eta gurbitza eskulturako urmaela gorriz tindatuta agertu zen atzo. Iragan urtean bezala, Palestinaren “odolustea” irudikatzeko eta herriari babesa helarazteko ekintza izan da. Argazkian ikus daitekeen kartel horian “Palestina ez zaude bakarrik” irakurri zitekeen.
Gobernu taldeak Palestinako herria jasotzen ari den erasoa irmoki gaitzesten duen arren, gisa honetako ekimenak “lekuz-kanpo” daudela adierazi dute, batez ere, urmaela garbitzea prozedura konplexua delako. Dagoeneko urmaela berroneratzeko lanak abian daudela jakinarazi dute.