Bonolotoaren 36.432 euro, Irunera
Atzoko Bonolotoaren zozketan San Migel auzoko Luis Uranzu kaleko administrazioan zigilatutako txartel batek saria lortu du.
Zoriak berriz ere diru puska bat ekarri du Irunera. Behintzat, Irunen zigilatutako Bonolotoaren txartel batek aldeko izan du zoria. Izan ere, atzoko Bonolotoaren zozketaren bigarren kategoriako sarietako bat (asmatutako bost zenbaki, eta osagarria) San Migel auzoko Luis Uranzu kaleko Irungo lehen administrazioan egindako txartel bati egokitu zaio: 36.432 euroko saria jasoko du horren jabeak.
Atzokoan ez zen lehen kategoriako (sei zenbaki asmatuak) asmatzailerik izan. Irungo bigarren kategoriakoaz gain, beste hiru txartel izan direla zortedun.