'Kolonbiako Giza Eskubideen eta lurraren defendatzaileak' hitzaldia, asteazkenean
Hilaren 23an (asteazkena) izango da hitzaldia Irungo Emakumeen Etxean, 19:00etan. Sarrera librea izango da (edukiera bete arte).
Bakearen aldeko Lankidetza Asanbladaren eskutik, Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Kolonbiako Giza Eskubideen eta lurraren defendatzaileak hitzaldia izango da Irungo Emakumeen Etxean hilaren 23an. 19:00etan izango da, eta sarrera librea izango da (edukiera bete arte).
Hizlariak Nora Saldarriaga, Forjando Futuros Fundazioko zuzendaria; Aleyda Gaitán, Urabáko lider komunitarioa eta Doris Eliana, Antioquíako Unibertsitateko bakerako katedrako irakaslea izango dira.
Denek Kolonbian bakea finkatzeko lanean dihardute, eta hitzorduan hango gatazka armatuaren oinarrizko elementuak azaltzeaz gain, genero ikuspegiaren inklusioa bake akordioetan eta lurraren aldeko borrokaren garrantzia bakearen eraikuntzan gaiak ere landuko dituzte.
Hitzaldiaren amaieran hizlariekin hitz egiteko aukera izango da.