Emakumeen Etxea ospakizun bete betean murgildu da
Egun osoan zehar egon dira ospatzen, eta arratsaldean, zirkuaz eta bakarrizketaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek.
Irungo Emakumeen Etxeak duela urtebete ireki zituen ateak eta gaurko eguna ospakizunerakoa izan dute bertan. Goizean hasi dute eguna eta bertan izan da Cristina Laborda alkatea. Emakumeen Etxea emakumearen ahalduntzerako eta berdintasunerako proiektuen ortzimuga bilakatu dela adierazi du alkateak goizean egindako ekitaldi instituzionalean.
Arratsaldean kokteldegi feminista egin dute, eta gero, Berdinki zirkuak prestatzen ari diren Leinu obra berriaren zati bat antzeztu dute. Urtarrilaren 18an estreinatuko dute Amaia KZn eta gurasotasuna izango du gai ardatza.
Zirku ikuskizunaren ondoren, bakarrizketaren txanda izan da eta horretan aritu dira Maria Blanco, Esti Curiel eta Maialen Sorzabalbere.