Udal tasak eta zergak KPIra eguneratzea eskatuko du EAJk
Irundarrek bizi duten "benetako egoera sozioekonomikoari" erantzutea du asmo proposamenak. Urriko osoko bilkurara eramango dute haien proposamena.
Irungo EAJk tasak, zergak eta prezio publikoak KPIaren bidetik eguneratzearen aldeko apustua egingo duela adierazi du. Talde jeltzaleak bizitza soldaten gainetik garestitzea eta udal bilketa orokorraren igoera gertatu dira, eta beraz, Irungo familiek haien gaineko presio fiskal gehigarria kontutan hartu dute.
Irundarren “benetako egoera sozioekonomikoari” erantzun ahal izatea lehenetsi nahi dute, herritarrek haien egunerokotasunarekin jarraitu ahal izateko “presio eta gehiegizko eskakizun ekonomiko” gehiagorik gabe. Proposamen hau urriko udalbatzara eramango dutela aurreratu dute, herritarrei “babes sozial handiagoa” emateko. Dena den, salatu dute oraindik ez dutela udal gobernuaren erantzunik jaso.
EAJren arabera, irundarrek “inoiz baino gehiago” behar dute hurbileko merkataritzari, ostalaritzari eta bertako enpresa sareari lagunduko dion udal zerga bilketarako politika bat. Halaber, testuinguru sozioekonomikora egokitutako udal zerga bilketa politika izatea nahi dute.