Hondarribiko geologia ezagutzera emango du Arma Plaza Fundazioak
Hitzaldi bat eta bisita gidatu bi antolatu dituzte hilaren 25 eta 26rako. Jose Maria Hernandez adituak eskainiko ditu.
Datorren aste-bukaeran bisita gidatu bi eskainiko ditu Arma Plaza Fundazioak, Hondarribiko eraikuntzen bidez bertako geologia ezagutzeko. Hilaren 25ean (ostirala), arratsaldeko 19:00etan, lehenengo hurbilketa egiteko hitzaldia eskainiko du Jose Maria Hernandezek. Hitzaldia euskaraz izango da, baina aldibereko itzulpena eskainiko dute ere. Esan dutenez ez da aldez aurretik izena eman behar.
Bisitak hurrengo egunean eskainiko dituzte (hilaren 26an). Lehena 11:00etan izango da, euskaraz, eta ordubeteko iraupena izango du. Arma plazatik abiatuko da eta Jose Maria Hernandezek gidatuko du. Bigarrena 12:30ean izango da, gaztelaniaz. Euskarazko bisitaren antzera ordubeteko iraupena izango du eta Hernandezek berak gidatuko du. Topaketa Arma plazan egingo dute. Kasu honetan izen ematea beharrezkoa izango da. Arma plazaren webgunean egin daiteke.