Etxeko konpostajerako kanpaina hasi du Txinzerrek
Lorategi edota baratza duten familiei begirakoa da eta 103 euro aurrez ditzakete urtean.
Etxeetan sortzen diren hondakin organikoen kopurua murrizteko asmoz eta ingurumenarekin jasangarrikoak diren ohiturak sustatzeko, etxeko konpostajerako kanpaina jarri du martxan Txinzerrek Irun eta Hondarribian. Kanpaina honekin, aldundiak eta Txinzerrek ingurumenarekiko errespetuzkoagoa den bizimodua bultzatzeko eta zabortegietan bukatzen duten hondakin kopurua murrizteko konpromisoa berretsi dute.
Etxeko konpostajea, egunerokoan sortzen diren hondakinen kopurua murrizteko ekintzarik eraginkorrenetakoa dela azaldu du Leire Zubitur Txinzerreko gerenteak. Hartara, etxeetan lorategi edo baratze bat duten familiei zuzendu zaie eta haien lur horietan hondakin organikoa erabiltzea hondakin organikoaren zikloa modu jasangarrian ixteko aukera izatea dela nabarmendu du.
Kanpaina honekin bat egiteko gutunak bidali dituzte, hala nola, dagoeneko kanpainaren parte diren 684 familiei, eta etxean baratzea edo lorategia duten 1.162 familiei, kanpainan alta berri gisa sartu daitezen. Gutun horietan, laguntza teknikoa eta materiala eskaini diete eta altan emateko gonbita egin.
Familia horiei Txinzerrek doan emango die beharrezko material guztia, konpostagailua barne eta familiek prozesua behar bezala has dezaten formazio espezifikoa ere eskainiko diete. Horrez gain, jarraipen zerbitzu pertsonalizatua ere eskaintzen dute, familiei prozesu prozesu osoan zehar laguntzeko eta emaitzarik onenak lortzen direla ziurtatzeko.
Konpostajea etxean egiteak familien poltsikoetan ere eragina izaten du, 103 euro aurrezten baitira urtean, parte hartzen ez dutenekin alderatuta. Gainera, lurzoruaren kalitatea hobetzen zaie erabiltzaile horiei, ingurumen inpaktua murrizten delako.
Kanpainaren parte izateko Txinzerren bulego teknikoarekin jarri behar da harremanetan, 900 119 384 telefono zenbakira deituta edota partehartu@txinzer.eus helbide elektronikora idatzita.