Bizikletaz Adinik Ez Irunera iritsiko da bihar
Ama Xantalen eta Caser Anaka egoitzetako egoiliarrek disfrutatuko dute biharko irteeraz. Hiru triziklotan irtengo dira.
Bigarren urtez, Ama Xantalen eta Caser Anakako egoitzetara Bizikletaz Adinik Ez iritsiko da bihar eta ordu erdiko ibilaldia egingo dute irteera bakoitzean sei egoiliarrek. Ama Xantalenekoak 11:00etan hasiko dute irteera, eta Caser Anakakoek, berriz, 17:00etan.Ibilaldi bakoitzean hiru triziklok parte hartuko dute, hiru boluntariok pilotatuta eta sei pertsona egoiliarrek gozatu ahal izango dute.
Proiektu hau Bizikletaz Adinik Ez elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak bultzatzen dute.Asmoa, egoitzetan bizi diren adinekoak haien komunitatearekin konektatzea da, “esparru jasangarri, osasungarri eta berdintasunezko” batetik, errespetua sustatuz eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanak ehunduz. Orotara, Gipuzkoako 14 udalerritan aktibatuko dute ekimena eta 160 pertsonek hartuko dute parte. Abenduan bukatuko da ekimena.