Kirol ereduaren funtzioak, mahai gainera
Egungo kirol ereduaren funtzioez arituko dira ostiral honetan Bidasoko Itaiak antolatutako mahai inguruan. Ane Bayo kirolariarena eta Sara Mariezkurrena psikologoarena izango da hitza.
Nolakoa da egungo kirol-eredua? zeintzuk dira bere funtzioak? eta nolako eragina dauka horrek gure bizitzan?. Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, mahai inguru bat antolatu du Bidasoko Itaiak eta egungo kirol ereduaren funtzioez arituko dira.
Horretarako, Ane Bayo arraunlari ohia eta entrenatzaileak, eta Sara Mariezkurrena psikologoak hartuko dute parte. Hitzordua Larragane ostatuan finkatu dute (Meazuri kalea, 7) eta hilaren 18an izango da, ostiral honetan, 18:00etan.