Hondarribiko aireportutik 47.000 bidaiari baino gehiago igaro dira irailean
Aireportuko datuek behera egiten jarraitzen dute hilabetez hilabete. 2023 urtearekin alderatuz gero %2,4 bidaiari gutxiago igaro dira Hondarribitik hilabete berean.
47.120 bidaiari igaro dira irailean Donostiako aireportutik. Hala iragarri du Hondarribiko azpiegiturak kudeatzen dituen AENA enpresak. Iazko irailarekin alderatuz gero %2,4 bidaiari gutxiago izan dira. Aireratze eta lurreratze datuek ere behera egin dute. 584 mugimendu erregistratu dituzte azken hilabetean, %6,4 mugimendu gutxiako 2023ko irailarekin alderatuta.
Urteko datu metatuei erreparatuz gero, urtarriletik irailera, 4.650 mugimendu erregistratu zituzten eta 367.086 bidaiari. Hau da %3 mugimendu gutxiago, baina 2023an baino %0,3 bidaiari gehiago.