Emakume idazle klasikoen eguna izango da gaurkoa udal liburutegian
IX. edizioa ospatuko dute gaur CBA liburutegian, irakurketa saio batekin. 'Periferiaren periferia: nekazal munduari begiratu zioten emakumeak' izango da aurtengo leloa.
CBA udal liburutegian Idazlearen Eguna ospatuko dute gaur, bederatzigarrenez. Emakume egile klasikoen irakurketa hautatuen programa batekin izango da ospakizuna eta irakurketa horiek 19:00etan hasiko dituzte.
Irakurketa hauen euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez egingo dira eta zuzeneko musikarekin girotuko dute saioa. Hain zuzen, Esther Barandiaran arituko da pianoa jotzen eta Rebekka Riedel biolontxeloarekin.
Aurtengo edizioari Periferiaren periferia: nekazal munduari begiratu zioten emakumeak leloa jarri diote, eta omenduko dituzten poeta, idazle eta pentsalariak honako hauek izango dira: Teresa de Jesus, Rosalia de Castor, Emilia Pardo Bazan, Concha Espina, Maria dela O Lejarraga eta Caterina Albert.
Gaurko egun hau programatzea Espainiako Liburutegi Nazionalak bultzatutakoa da, emakume zuzendari, exekutibo, profesional eta enpresarien Espainiako federazionarekin eta elkarte klasiko eta modernoarekin elkarlanean. Helburua, emakume idazleen lana eta ondarea aldarrikatzea da.