Chiapas Enearen lana, Kabigorrin ikusgai
Erakusketa bat zabaldu dute Hondarribiko elkartearen jarduna erakusten duena. Hilaren 26ra arte egongo da ikusgai.
San Cristobal de las Casasen bihotzean (Txiapas, Mexiko) dago Chiapas Enea, emakumeen eskubideen defentsan aritzen den emakume erakundea. Hondarribiko elkartea da eta hilaren 26ra arte, Irungo Kabigorri Ateneoan haien lanaren Lekua irabazten erakusketa egongo da ikusgai.
Antolatzaileen arabera, Chiapas Eneak komunitatearen aitortza irabazi du, emakumeen ahalduntzearekin duen konpromisoagatik. Chiapas Enea, bertako komunitatearentzat erakunde “garrantzitsua” da, genero berdintasuna eta emakumeen eskubideen errespetua sustatzeko lan egiten duelako. Kabigorrik azaldu du haien lana funtsezkoa dela ere pertsona guztientzako gizarte “bidezkoago eta inklusiboago” bat sortzeko.