Adinekoentzako jarduerak, udazkenean ere bai
Bizi gogoz programaren barruan, xake tailer bat eta arte tailer bat egingo dira udazken honetan. Dagoeneko izena eman daiteke.
Bizi gogoz programaren barruan, bi jarduera antolatu dituzte udazkenera begira. Helburua, hiriko adinekoentzako lokaletatik adinekoak irtetea da, haien ikaskuntza sustatzeko. Aurrekontu parte hartzaileetatik sortu zen programa hau.
Udazken honetan xake tailer batez eta arte tailer batez gozatu ahalko dute adinekoen. Xakea, adimena ludikoki trebatzeko antolatu dute, eta arte tailerra, berriz, sormena nolabait bideratzeko.
Parte hartzeko izena eman behar da, hilaren 16tik 31rako epean. Horretarako, HAZ bulegoetara edo udalaren webgunera jo behar da. Hona hemen tailerren xehetasunak:
- Gymchess tailerra. Oinarritzat xakearen elementuak (taula eta piezak) dituen sistema bat baliatuz adimena entrenatu nahi duten 60 urtetik gorakoentzat da tailerra. Ez da beharrezkoa parte hartzaileek aurrez xakean jolasten jakitea.
- Data: azaroaren 4tik 28ra, astelehen eta ostegunetan Ordua: 17:30-19:00. Lekua: Palmera-Montero Gunea (2. aretoa). Hizkuntza: gaztelania
- Abstrakzioa: Hilma af Klint eta Wassily Kandinsky. 60 urtetik gorakoen sormena sustatzea da arte plastikoak lantzeko tailer honen helburua, eta Junkal Alfonso artista plastiko eta hezitzaile irundarrak emango du. Gizarte Ongizateko Arloak jakinarazi duenez, arte plastikoen hastapenak ikasi nahi dituen orok parte har dezake.
- Data: azaroaren 5etik 26ra, astearteetan. Ordua: 16:30-18:30 Lekua: Oiasso Museoa Hizkuntza: gaztelania.