Hilaren 17 eta 24an ACUBIk ez du zerbitzurik emango Hondarribian
Bi egun horietan ACUBI Kontsumo Bulegoko zerbitzua behar duenak Irungo bulegora bidali behar du mezua.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, hilaren 17an eta 24an ez da arreta pertsonalik egongo Kasino Zaharreko Kontsumo bulegoan.
Hala ere, adierazi dute egun horietan ACUBIko zerbitzuak behar dituenak mezu bat bidali behar duela Irungo bulegoko postara.