Errepideetako zuloak estaltzeko, hainbat kale itxita
Hilaren 13tik 16ra izango dira obrak eta kasu guztietan iluntzean itxiko dira errepideak zirkulazioari.
Hiriko errepideetako zuloak konpontzeko kanpaina hasiko du udalak hilaren 13an (igandea da) eta hilaren 16an bukatuko dute. Hala, hiriko hainbat puntutan zirkulazioa itxi beharko dute, betiere gauez, 22:00etatik 07:00etara bitartean. Lan hauen aurrekontua 242.000 eurokoa izango da, BEZ barne eta bi urtetako kontratua delarik.
Hilaren 13tik 14era, San Martzial, Hondarribia eta Aduana kaleetako lanak bukatuko dituzte.
-
San Martzial kalearen goiko aldean, San Juan plazara iristeko eremuan. San Martzial eta Junkal kaleen bidegurutzean moztuko da zirkulazioa. Seinaleak egiten langile bat egongo da desbideraketa seinalatzeko eta zaborraren kamioiei eta larrialdietako ibilgailuei bide emateko. Langile horrek, gainera, sarbidea emango die Sarjia kaletik irten eta ohiko norakoaren kontrakoan zirkulatu behar duten ibilgailuei.
-
Hondarribia kalean, Laboral Kutxaren bulegoaren pareko zebrabide goratuan. Ibilgailuak konponduko den eremuaren ondotik doan bidegorritik desbideratuko dira.
-
Aduana kalean bi puntu konponduko dira, 15. atariaren parekoa eta Trengizon kalearen ingurukoa. Kolon pasealekuaren eta Aduana kalearen arteko bidegurutzean moztuko da zirkulazioa. Langile bat egongo da desbideraketa seinalatzeko eta zaborraren kamioiei eta larrialdietako ibilgailuei bide emateko.
Hilaren 14tik 15era, Elizatxo hiribidea eta Serapio Mujika eta Alfonso Morales kaleak konponduko dituzte.
- Elizatxo hiribidean, Deskarga kalearen sarreratik Irundarraren biribilguneraino. Langileak jarriko dira, beste norakoan bidea txandaka emateko. Deskarga kaletik datozen ibilgailuei Arretxerantz joateko biratzen lagunduko diete harantz badoaz eta, erdialdera joan nahi badute, bidea emango diete goranzko norabideko erreitik.
- Serapio Mujika kalean, Pio XII.aren plazaren eta Jose Egino kalearen bidegurutzeetan eta 26. atariaren parean, edukiontziak dauden lekuan. Seinalista bat egongo da Serapio Mujika eta Alberto Larzabal kaleen bidegurutzean desbideraketa seinalatzeko eta zaborraren kamioiei eta larrialdietako ibilgailuei bide emateko. Desbideraketaren berri emateko seinalea jarriko da Jose Egino eta Elkano kaleen arteko bidegurutzean.
- Alfonso Morales kalean, bidegurutzean, motorren erreserbatuaren amaierara arte. Aurreko puntuko funtzionamendu bera erabiliko da.
Hilaren 15etik 16rako gauean (asteartetik asteazkenera), Euskal Herria hiribidearen goranzko erreia konponduko dute, 19. atariaren parean. Ibilgailuak aparkatzeko tokietara desbideratuko dira. Zaborrak biltzeko kamioiak datozenean, lana etengo da, zabor- biltzaileek bere lana egin dezaten. Palari bat eta seinale bat izango dira goranzko zentzua galarazteko eta garajearen bertakoek kontrako noranzkoan sartu ahalko dira.