Adinekoen asteak "arrakasta" izan du
Guztira 950 lagunek hartu dute parte jardueretan, eta eragile desberdinak elkar ezagutzeko aukera izan da.
Bukatu da adinekoen astea eta Irungo Gizarte Ongizatearen departamentuak “arrakasta” izan duela baloratu du. Orotara, 950 lagunek hartu dute parte eta Sandra Caballero Gizarte ordezkariaren arabera, herritarrak “udala bezain konprometituta” dago hiriko adinekoekin. Jarraian, eskerrak eman ditu aste hau antolatzen aritu diren erakunde eta entitate sozialei, “haien lana eta babesa ezinbestekoa izan da astea normaltasunez egiteko”.
Horrez gain, adinekoen lokaletako dinamizazio taldeek eta adinekoen elkarteek elkarrekin egiten duten lanaren “erakusgarri” izan dela aste hau azaldu du Caballerok. Izan ere, elkar ezagutzeko balio izan die eta batak besteari haren lana “ikusi eta aitortu”. Laburbilduz, “oso giro ona” egon da jardueretan.
Zabaltza plazako kioskoko dantzaldia izan da parte hartzaile gehien izan dituena, 350 kide, hain zuzen. Adinekoak dantzan Palmera Monteron egin zen eta bertara 300 pertsona baino gehiago gerturatu ziren. Antzerkira, berriz, 108 ikusle joan ziren.
Aste honez aparte, udalak gaineratu du aurten iaz baino 3 jarduera gehiago antolatu dituztela adinekoei begira. Caballeroren esanetan, jarduera gehiago programatzeak agerian utzi du Irungo adinekoak “lehentasuna” direla eta “ederki” erakusten du zertarako antolatzen duten aste hau. “Hiriko egunerokotasunaren protagonistak dira, eta gizarteari egiten dioten ekarpena islatu eta ezagutarazi nahi genuen”, bukatu du.